Jadanik bada urtebete falta zarela. Ezinezkoa da hau sinestea. Zenbat aldiz jartzen gara tailerreko atera begira, zu noiz azalduko zain. Orain dela urtebete Jaenen geunden eta zu hemen. Rallya amaitu eta zurekin hitz egin genuen. Pozik zeunden. Nork jakin zer gertatuko zen hortik sei ordutara? Zaila egiten da gertuko pertsona bat falta dela ikustea. Ez zinen lagun soil bat, familiako beste bat zinen. Gure jarraitzailerik onena. Beti laguntzeko prest zeunden. Ametsak zenituen, eta batzuk ez zenituen bete. Baina zeu falta zarelarik ere, zure ametsak betetzen saiatu gara denon artean, pixkanaka pixkanaka. Parte hartu zenuen zure lehenengo rallyan, eta gainera amaitu. Ez zen erraza izan inorentzat. Baina Burgoseko karrera hartatik aurrera, ateratzen garen guztietan parte hartzen duzu. Ez zaitugu inoiz ahaztuko. Beti izango zara gurekin. Beti gure bihotzetan.
Ya es un año que no estas con nosotros. Es imposible creer esto. Cuantas veces nos ponemos mirando a la puerta del taller, esperando a que aparezcas. Hace un año estábamos en Jaén y tu aquí. Al terminar el rally hablamos contigo. Estabas feliz. Quien podía saber lo que iba a pasar seis horas después? Es difícil ver que te falta una persona cercana. No eras tan solo una amigo, eras otro más de la familia. Eras nuestro mayor fan. Siempre estabas dispuesto a ayudar. Tenias sueños, y algunos no llegaste a cumplirlos. Sin ti, hemos intentado cumplir tus sueños entre todos, poquito a poquito. Participaste en tu primer rally, y encima terminaste. No fue fácil para nadie. Pero a partir de la carrera de Burgos, participas en todas las que salimos. No te olvidaremos nunca. Siempre estarás con nosotros. Siempre en nuestros corazones.